Barri music
Hesian. Nafarroatik datozen doinuak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Barri music
Gotzon Uribe-k idatzia   
Igandea, 2010(e)ko Uztaila(r)en 11-(e)an 18:04etan
Hesian Sakanan, Nafarroa, sorturiko punk rock talde bat da. Taldearen berezitasun nagusia bi ahots nagusi erabiltzea da, emakumearena eta gizonezkoarena. Letrek, gai sozial eta politiko zein pertsonalak jorratzen dituzte.

Taldea 2006ean sortu zen boskote gisa. Fran gitarra eta ahotsean, Xabi baxuan, Etxebe baterian, Amets ahotsean eta Erik gitarran.

2007ko ekainean euren lehen lana argitaratu zuten, Alberto Porresen eskutik Iruñeako K Estudioetan grabatua.


Orain, urte batzuk igaro ondoren "Borrokatu eta irabazi" lan berria aurkeztu digute, taldearen ibilbidean azkenengo hilabetetan gertatutakoaren isla den diskoa.

2008. urtean "Herriaren Oihua" (Gor 2008) lana plazaratu zuten, hala nola, Euskal Herriko bazter guztiak astindu eta 130 kontzertu eskaini zituzten, zuzenekoak uztearekin batera, taldeak bere egituran aldaketei eusteko paradan aurkitzen du bere burua. Egoera honen aurrean, horixe da taldeak erabaki eta lortu duena: "Borrokatu eta Irabazi". Hementxe dugu emaitza. Hamaika abestik osatutako disko adoretsua. Aurreko lanetan bezala, amorrua eta itxaropena islatzen dute abestiek, oinarri gogor eta azkarrek doinu kantagarriak sostengatzen dituztelarik. Hastapenetan finkatutako norabidea jarraitzen du taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu dituelarik. Disko hau aurrerapauso garrantzitsua da taldearen soinua eta izaeraren sendotze bidean.

Disko berri hau, 2010eko maiatza eta ekaina artean Haritz Harreguy teknikaria lagun izan dutelarik grabatu eta nahastua dute Usurbilgo Higain estudioan. Diskoa taldeak autoekoiztu eta autoeditatu du Creative Commons lizentziapean.


 
Governors. Indarrez beteriko abestiak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Barri music
Gotzon Uribe-k idatzia   
Igandea, 2010(e)ko Uztaila(r)en 11-(e)an 18:02etan

governors

Rock & rolla, muinean, musikaren aukera estetiko hutsetik haratago, jarrera sendoa da, handiarekin kritikoa eta txikiarekin eskuzabala den bizitzaren ikuspegia. Rocka gizaki berriaren herri-musika da.

Horixe dugu, hain zuzen, Governors taldearen ezaugarririk argiena: bere musikaren intentsitatea eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. J. Sang (ahotsa), taldeko aitzindariaren aurreko ibilbideak (Ekon, Fjord) bermatzen du aurrez esandakoaren koherentzia.

"Frenetikodrome" du izenburua taldearen bigarren diskoak. Ahotsen tratamendu finean oinarritzen den musika talde indartsu baten espazio melodiko landua da; nahiz ikusiz nahiz entzunez, zirrara sorrarazten digun unibertsoa.

Taldeak berezkoa duen musika-kontzeptu artistiko honen bidez, kemenez eta kuraiaz mamituriko esentziak barreiatzen ditu. Konposizio eta interpretazio maila handiaren eraginez, diskoak, gaur egungo soinua du, milurteko berriaren lehen hamarkadari dagokiona. Testua berriz, gizakiarengana eta gizartearengana hurbiltzen da, samur eta zintzo, egiazkoa eta baliagarria den horretan asmatu nahian, mundu hobe baten ideia posiblea dela azpimarratuz.

Hamar kanta berri aurkezten ditu diskoak. Horrez gain, pasa den urteko Hatortxurock festibalerako egindako "Kristal kolpatuak" abestia eta bideoa ere topatuko ditugu. Kantu horretan, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi) eta Sorkun kantariek parte hartu dute. Abesti hori Euskal Zinema eta Bideo jaialdiko azken edizioko irabazlea izan zen.

 
Petti eta Barrence. Bero eta gordin. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Barri music
Gotzon Uribe-k idatzia   
Asteartea, 2010(e)ko Ekaina(r)en 29-(e)an 12:47etan

petti__barrence

Akustikoan eginiko jiraren ondoren, berriz bueltan dira Barrence Whitfield eta Petti, oraingo honetan "Barrence Whitfield Eta Petti & The Bloodyhotsak" disko biribila aurkezteko asmoz soinu elektriko eta gordinean. Luxuzko banda dakar gainera bikoteak Joseba Irazoki handiaren gitarra zorrotzez gidatua, eta diskoari duen zuku guztia ateratzea dute helburu. Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eta Bloody Mary diska dendaren elkarketatik sorturiko Bloody Hotsak zigilu rokeroaren eskutik argitaratu da diskoa. Aurretik arrakastaz eraman izan dituzte antzerako esperimentuak aurrera, esaterako; Los Coronas & The Hi-Risers, Roy Loney & Señor No edota Ivan Julian & Capsula.

Barrence Whitfield-en eztarriak badauka bere historia eta soul, blues, rock'n'roll, funk eta R&B bezalako estiloetan mugitu izan da, bere proiektu pertsonaletan (The Savages) edota kolaborazioetan (Lyres, Solomon Burke, The Hi-Risers, DMZ, Richard Thompson, Los Lobos edo Taj Mahal). Petti nafarrak ere baditu hainbat kolaborazio herrikideekin (Anari, Txuma Murugarren edo Rafa Rueda) eta oso estimagarria den azken diska bat ere, "On". Euskal sustraiak dituen Folk musika du gogokoen baina blues eta country soinuak ere antzeman daitezke bere abestietan. Diskoan 5 abesti abesten ditu bakoitzak, bat izan ezik, "Min ixila" abestia bien artean abesten baitute.

Alde batetik Euskal Herriko rock eszenan dagoen ahotsik esanguratsuenetarikoa da Pettirena eta bestetik Barrence Whitfield amerikarrak barnean darama rock'n'rolla, jatorriz. Bi musikarien uztarketan disko beroa dakarkigu, uda pasatzeko aproposa.

 

 
Surfin Kaos. Donostiako rock’n’rolla. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Barri music
Gotzon Uribe-k idatzia   
Asteartea, 2010(e)ko Ekaina(r)en 29-(e)an 12:44etan

 

surfin_kaos

Surfin Kaos hirukote donostiarrak "Goizalde Surrealistak" izenburuko disko berria du kalean. Brian's records diskoetxearen eskutik argitaratu dute lana. Bizardunak eta Seiren taldeen lanak ere plazaratu ditu zigilu bizkaitarrak. Inoiz baino freskotasun eta heldutasun handiagoarekin dator Gipuzkoako taldea, lan berria psikodelia, rock'n'roll, surf eta hard rock estiloko ikutu berriak sartu dituzte.

2002ko urtarrilean jaio zen Surfin Kaos taldea. Koldo Soret (gitarra eta ahotsa), Dabid Gil (baxua) eta Ibon Etxebeste (bateria) dira taldekideak. Rock, punk&rolla eta 1960 eta 1970eko hamarkadetako rock soinuak jorratzeko elkartu ziren. Lehenengo lanak 2003ko urrian ikusi zuen argia, "Surfin Kaos" izenburupean.

Bi urtean zehar jotzen ibili ondoren, "Euskalerrian Euskaraz" egitasmorako kantua egin zuten, "25 urte eta gero... Euskalerrian euskaraz", alegia, eta 2005eko ekainean "Bizzionbizzi" grabaketa berria iritsi zen Oihuka diskoetxearen bidez.
Kontzertu eta rock and roll askoren ondoren, taldeak bere hirugarren lana plazaratu zuen: "Tryphyllon". Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin plazaratu zuten lan berri hau.

"Goizalde surrelistak" Surfin Kaos hirukoaren lan berria da; laugarrena, lehen maketa kontuan hartuz. Disko zuzena eta askotarikoa da, Motorhead-en gitarra hiltzaileetatik soul doinuen goxotasunera doana, aurrerapauso polita eman dute donostiarrek lan honekin.

 

 

 
Txuma Murugarren berriz bueltan da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Barri music
Gotzon Uribe-k idatzia   
Osteguna, 2010(e)ko Maiatza(r)en 27-(e)an 09:12etan
Hiru urte dira Sasoi Ilunak taldeko kantari ohiak ez duela diskorik plazaratzen. Tarte honetan izan du aukera kontzertuak eskaintzeko, beste artista batzuekin lan konpartituak egiteko, baita "Mirande Cabaret" moduko ikuskuzinetan parte hartzeko eta, nola ez, kantu berriak konposatzeko. Lan berria izango dena bere ibilbideko seigarren diskoa da eta "B aldeko kantuak" izenburua eramango du.

"Disko berrirako abestiak bildu ditugu jada, eta orain haien artean entresaka egiteko garaia heldu da. 15 kantu daude lehian, horietatik 10 bat joango dira diskoan. Maketa etxean grabatu ostean bandarekin egin ditugu lan-saioak, eta martxoaren 22ko astean azken lau entseguak egin ostean, 26an sartu ginen grabatzera "Lamiñaks" estudioan, Lastra soinu-teknikariarekin. Saltsa horretan, Rafa Aceves (teklak), Miguel Ramirez (gitarra), Rafa Rueda (gitarra), Natxo Beltran (bateria), Ekaitz Hernandez (baxua) eta Asier Ituarte (haizeak) ibili gara diskoa atontzen", komentatzen zigun berriki Txuma kantariak.

Txuma Murugarren Sasoi Ilunak taldeko abeslari, gitarrista eta kantuen hitzen egilea izan zen 90eko hamarkadan. Hiru disko grabatu zituen taldeak: "Sasoi Ilunak" (Oihuka, 1991), "Herri xumeak" (Oihuka, 1993) eta "Harakina" (Oihuka, 1998). Azken diskoaren aurkezpen kontzertuen ondorengo geldiunea baliatu zuen Murugarrenek bakarkako ibilbideari ekiteko. "Nere leihoak" (Oihuka, 2000) grabatu zuen lehenengo, eta ondotik beste lau disko etorri ziren: "Hegazkinen arima" (Gaztelupeko Hotsak, 2002), "Gauak, neskak eta maletak" (GH, 2003), "Nire anaiaren kotxeko argiak" (GH, 2004) eta "Marjinalia" (GH, 2007). Azken bi diskoen arteko tarte horretan ez da geldirik egon Murugarren. Lauaxetaren omenezko "Ehungarrenean hamaika" (GH, 2005) lan kolektiboan parte hartu ondoren, Rafa Rueda eta Pettirekin partekatutako disko bat kaleratu du, "Hauxe" (GH, 2006), eta "Larrialdietako irteera liburua" (Paper Hotsak, 2006) argitaratu du.

 


 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 19
 

Bizitzak argazki bidez kontatuz

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esaten da, eta egunkaria zabaltzea nahikoa da egia dela ikusteko. Kazetariak gauza asko kontatu ditzake, baina argazkilariaren argazkiak jartzen dio notiziari barrea ...

Gehiago irakurri

Garai zaharrak gogoan

Espainiako ejerzitoak badauka bere museoa, berriro ere. 1996ean erabaki zuen Jose Maria Aznarren gobernuak Madrileko El Buen Retiro jauregitik Toledoko Alcazarrera eramatea, eta uste baino sei urte beranduago amaitu dituzte lanak. Ejer...

Gehiago irakurri

Erpeak motz

Gaur ez dugu eskulturaz, pinturaz, arkitekturaz... hitz egingo. Artea izanda, artetzat gutxitan hartzen dugun zerbait dakargu orriotara: zinema. Ez gatoz gainera berri onekin. Metro Goldwyn Mayer (MGM) zinema etxea oso ...

Gehiago irakurri

Klasiko ezezagunak

Berri harrigarria argitaratu berri du El País egunkariak. Diotenez, 70 urtean biltegi batean gordeta egon da Velazquez handiaren koadro bat. Guk ezin dugu gauza handirik esan, haiena delako esklusiba momentuz, ...

Gehiago irakurri

Bartzelonatik mundura etengabeko lanean

News image

Gaurkolako egun batean jaio zen Antoni Gaudí i Cornet; 1852an. Kataluiniako modernismoko artistarik garrantzitsuena izan zen. Geometriaren eta bolumenen gaineko jakintza handia izan zuen, eta planoak egitea baino nahiago izaten ...

Gehiago irakurri

Artearentzat krisirik ez

News image

Eduard Manet inpresionismo garaiko margolaririk garrantzitsuenetakoa izan zen, eta 1878an berak bere buruari egindako autoerretratua 27 milioi eurotan saldu dute Londresen. Grezia bankarrotan dago, Espainiari diru-laguntzak emango ei dizkio Europako Gobern...

Gehiago irakurri

Mendira ezin badugu joan, mendia bertora

Eta Michelangeloren Pietatea Bilbon bertatik bertara ikusi dezakegula esango banizue barre egingo al zenukete? Ziurrenez bai; baina hantxe dago. Bai, Bilbon. San Frantzisko kaleko 14. zenbakian. Ez larritu, hala ere. ...

Gehiago irakurri

Luise Bourgeois hil da

News image

Bihotzekoak jota hil da Louise Bourgeois New Yorken 98 urterekin. Duela egun batzuk bihotzekoa izan zuen, eta haren ondorioz hil zen maiatzaren 31n. Agian bere izena ez zaizue ezaguna egingo, baina ar...

Gehiago irakurri

Eta moda arte bihurtu zen

Museoetan koadroak, eskulturak... ikustera ohituta gaude, baina horiek ote dira artetzat hartu litezkeen gai bakarrak? Bilboko Arte Eder museoan erakusketa bitxia bezain ederra jarri dute (ekainaren 29ra arte); izan ere, ...

Gehiago irakurri

Guernica eta Gernika

News image

73 urte pasatu dira Alemaniako Kondor Legioak Gernika bonbardeatu zuenetik, eta Pablo Picassok Guernica koadroa margotu zuenetik. Apirilaren 26an izan zen bonbardaketa eta ekainean amaitu zuen koadroa Picassok. Parisko erakusketa ...

Gehiago irakurri

IbilArte 10

News image

Badator IBILALDIA-10, eta aurten ere azken urteetako konpromisoari helduz berarekin batera IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa. IbilArtek estilo eta teknika ezberdinetako euskal artisten lanak bilduko ditu apirilaren 15etik 30era bitart...

Gehiago irakurri

Berezia eta bakarra

News image

Jaio zenean Magdalena Carmen Frida Kahlo y Calderon ipini zioten izena, 1907an. Hala ere, berak Mexikoko Iraultzarekin batera jaio zela esaten zuen; 1910ean hain zuzen ere. Beraz, aurten betetzen dira ...

Gehiago irakurri

Guggenheim berria lehentasuna ote?

News image

Ez da kontu berria Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim Museo berria zabaldu gura duela Sukarrietan. Proiektuak hautsak harrotu ditu herrian eta eskualdean (Busturialdean), orain arte umeen kolonia edo udaleku izandako eraikinean ...

Gehiago irakurri

Modeloak gaisorik

News image

Egungo munduan ematen dugun irudiak balio du garenak baino gehiago, eta diotenez, ezer ez da dirudiena. Baina hau betidanik izan da horrela, antza. Hori pentsatzera eramaten gaitu behintzat Vito Franco ...

Gehiago irakurri

Mandalak: margoztea, terapia?

News image

Umetan marrazkiak margotzeko izan genituen liburu horietaz gogoratzen? Askotan eredu bat ageri zen eta haren kolore berdinekin margozten genituen azpiko irudiko atal zuriak. Beste batzuetan ez: paitaren lumei kolore berdea ...

Gehiago irakurri

Joseba Irazoki. Musikaria

News image

"Kulturari lotuta gabiltzanok ekarpen bat egiten dugula uste dut" Nafarroako Bera herrikoa da Joseba Irazoki. Musikarekin lotua, disziplina ezberdinetan lan egiten duen artista da. Onddo edo On Benito moduko proiektu pertsonalak ...

Gehiago irakurri

Albisteak 2.0

News image

Galder Gonzalez altsasuarra geologo eta primatologoa eta Patxi Gaztelumendi larrabetzuarra bertako ikastolako ikasia eta ondoren kazetari lanetan ibilia komunikabide ezberdinetan. Galderren interesak zientzia, Internet, egunerokotasuna eta zinema dira. Patxirenak, komunikazioa orohar. kultura partehar...

Gehiago irakurri

Agus Barandiaran

News image

"Ahalik eta jende gehien batuko zuen kantua egitea izan da Korrontziren erronka" Urte asko daramatza Agus Barandiaranek musikaren munduan. Trikitixarekin hasi zen lehenengo, ondoren Urgabe taldea sortu zuen eta, egun, Korrontzi fo...

Gehiago irakurri

Iñaki Gaminde "Euskereagaz deskubritu do

News image

Hizkuntzalaria eta irakaslea zara. Zelan hasi zinen irakaskuntzan?Hasi nintzen, aittu zelan dan gauzea, oso bitxia da. Ni behargina izan naiz, fabrika bateko behargina. 15 urtegaz hasi nintzan eta hor egon ...

Gehiago irakurri

Bizardunak

News image

  Langileak garenez, gure martxa eta parranda eguna kontzertuaren eguna da Iruñeatik dator festa giroa. Bizarrak, irlandar doinuak, dantza, musika eta parrandarako gogoa. Bizardunak talde berriak Euskal Herriko plaza eta areto guztiak ...

Gehiago irakurri

Maite Goñi

News image

• Ordiziarra, bere lehen urratsak ikusi zituen Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslea.• Ingeles filologia ikasi bazuen ere, euskara, ekonomia bezalako gaiak jorratzen ditu.• Beti ere, beren lanetan IKTak, ikasleak motibatzeko erabiltzen saiatzen da.• IKTeroen sortzaileetako ba...

Gehiago irakurri

hack.in#badakigu

News image

Joseba Martosek eta Dabid Martinezek sortu zuten hack.in#badakigu elkartea 2006. urtean. Biak bermeotarrak eta Ibar Ezkerra Ikastola Politeknikoko ikasleak. Lehenengoa sistema administratzailea da eta bigarrena web garatzailea. Interes berezia dute, euskararen sustapenean eta t...

Gehiago irakurri

Maite Arroitajauregi

News image

Mursego (saguzarra portuguesez) izengoitiaren azpian Maite Arroitajauregi musikari eibartarra aurkitzen dugu. Proposamen berritzailea da berea, ohiko musika moldeetatik haratago daramatza bere abestiak. Estreineko diskoa plazaratu du. Besteak ...

Gehiago irakurri

Nagore Vega: Kazetaritza beste modu bate

News image

Oiartzunen jaio zen 1985eko otsailaren 24ean, Haurtzaro ikastolan lehenengo, Oiartzo ikastolan ondoren eta EHUn ikasi zuen. Kazetaria da, telebista bat, bi egunkari orokor, aldizkari, egunkari eta irrati lokal batean lan egin du...

Gehiago irakurri

Carlos Peña: "Hogei urtetan ez dut txan

News image

Tolosan jaio zen 1965eko uztailaren 19an, eta Laskorain ikastolan ikasi zuen. Igerilaria da, eta zeharkaldi luzeak egiten espezialdu da azken hogei urteetan. Abenturazaletzat ere badu bere burua, eta bakezale eta ingurugiroaren zaindaritzat. Ebro ib...

Gehiago irakurri

Karrika Antzerki Taldea

News image

Gure gizartean hizkuntzak ikastea kulturak ezagutzeko bide ohikoena dela uste dugu. Baina komunikatzeko era ugari daude, eta horietako bat da antzerkia. Durangon, herrialde desberdinetatik bertara etorritako gazteek eta jaiotzez durangarrak ...

Gehiago irakurri

The Cherry Boppers

News image

THE CHERRY BOPPERS. Funky taldea. Santutxuko taldea arrakastaren gailurrean dabil. "Play It Again" deitzen da bere bigarrengo diskoa eta jorratzen dituzten doinu funkyak leku guztietatik ari dira zabaltzen. Euren ...

Gehiago irakurri

Haritz Rodriguez - kazetaria

News image

Egunkari eta irratigintzan esperientziaduna. Internet eta teknologia berrien inguruan interes berezia. EuskalTube bideoak partekatzeko gunearen sortzailea. Blogaria eta Arraytxiki web laborategia bezelako ekimenen bultzatzailea. Haritz Rodriguez kazetaria baino komunikazioa eta batez ere Internetekin ze...

Gehiago irakurri

Xabi Strubell (Zura taldea)

News image

Hondarribia aldetik datorkigun taldea da Zura. Xabi Strubell musikariaren gidaritzapean "Kiribil" (Gor 08) deitzen da plazaratu duten bigarren lana. "Euskal bossa nova" ez duzula ezagutzen? Hona hemen Zura taldearen doinu ...

Gehiago irakurri

FRANCIS DIEZ - Abeslaria

News image

“Lagun gehiegi hil zaizkit bidean”20 urtetik gora eskenatoki gainean Grina, maitasuna eta sexua hitzek bere ahotan badakite nola elkarrekin bat egin Agertu eta desagertu egiten dira disko bakoitzaren ostean, orain agerian daude Burujabetza ...

Gehiago irakurri

Internet eta papera

News image

Aurreko batean Interneten idazteko gomendioak aipatu genituen. Hala ere, batzuetan gomendio horiek jarraitzea zaila izan daiteke, baldin eta papererako eta Interneterako edukia prestatu behar badugu aldi berean. Horretarako egokiena testu ...

Gehiago irakurri

Interneten idazteko gomendioak

News image

Interneterako idazten jakitea oso garrantzitsua da. Hipertestutik hasi eta multimedia baliabideak txertatzeko aukera arte beresitasun handiak dituen esparrua da. Oraindik, paperean idatziko balute bezala idazten dute askok Interneterako. Horregatik gomendagarria da...

Gehiago irakurri

Wordpress 3.0

News image

Wordpress blogak sortzeko erabiltzen den software tresna garrantzitsuena da gaur egun. Tresna honi esker bakoitzak bere bloga sortzeko aukera izango du. Zerbitzari propiorik gabe ere, mugatuagoa den arren Wordpress softwarea bu...

Gehiago irakurri

GTranslate euskaraz

News image

Behin baino gehiagotan hitz egin dugu hemen, euskara ikasi, idatzi eta erabiltzeko baliabidez. Oraingoan aldiz, euskara beste hizkuntza ezberdinetara itzultzeko aukera ematen duen tresna bati buruz hitz egingo dugu; Googlek be...

Gehiago irakurri

Ubuntu berria

News image

Ubuntu GNU/Linux sistema eragilearen banaketa berria kalean da. Gainera oraingoan, LTS (Long Time Support) modukoa da. Horrek esan nahi du, laguntza tekniko ofiziala denbora gehiagoan mantenduko dutela eta beraz esan da...

Gehiago irakurri

Twitter

News image

Twitter mikroblogintza tresna oso ezaguna egiten ari da, baita ohiko hedabideetan ere. Tresna horrek ahalbidetzen duen komunikazio azkarra da gakoa. Bakoitzak bere lagun sarean jasotzen duen informazioa errepikatzen du, jasotzen du...

Gehiago irakurri

Euskaraz ere informazio ugari

News image

Gero eta informazio gehiago eta iturri ezberdinetatik jasotzeko aukera dugu. Euskaraz ere aukera asko ditugu. Berria.info euskarazko egunkaria eta bere webguneaz gain, azken urteetan beste hainbat ekimen interesgarri sortzen joan di...

Gehiago irakurri

Teknologia sarean eta telebistan

News image

Interneten bideoak ikustea ohiko bihurtu da jada. Interneten zientzia, teknologia eta berrikuntzei buruzko informazioa bilatu eta aurkitzea ere. Bi gauza hauek elkartzen baditugu, azken berrikuntzei buruzko informazioa ematen duten bideoak iz...

Gehiago irakurri

Librezale berria

News image

Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dutenek webgune berria jarri dute abian. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dute eta bertan zegoen informazioa eguneratu. Portadan albisteak modu argiagoan eskaintzen dira, ba...

Gehiago irakurri

ZutaGu ezagutza partekatzeko sare sozial

News image

ZutaGu sare sozial berria sortu du Elurnetek. Zutagu ezagutza partekatzeko sare sozial bat da. Bere helburua, besteekin ezagutza partekatu nahi duten pertsonak bildu eta beraien artean elkartzea da. Goi mailako ik...

Gehiago irakurri

Ubuntu Netbook Remix

News image

Ordenagailu eramangarri txiki eta merkeak asko ugaritu dira. Eramangarri txiki berri hauek aurrekoak baino merkeagoak eta oraindik eramangarriagoak dira. Kamara eta mikrofonoa izaten dituzte, pantaila txikiak eta prozesadore mantsoagoak. Prozesadore ha...

Gehiago irakurri

Androide bat zure mugikorrean

News image

Android gailu mugikorrentzako sistema eragile libre bat da. Googlek sortu zuen, baina orain Open Handset Alliance-k du kudeatzeko ardura. Sistema eragile honen oinarria Linux kernel bat da. Libre izatea eta ap...

Gehiago irakurri

bederatzi@2009

News image

Joxe Rojas bere Teknopataren txokoan, blogosferako hoberena zer izan den proposatu eta bozkatzeko aukera ematen du. Ekimen hau 2007tik egin du eta hasieran zazpi@2007 deitzen bazen gaur egun bederatzai@2009 da. Az...

Gehiago irakurri

XXI. mendeko telefonoa

News image

VoIP edo Internet bidez deiak egiteko aukera ezaguna da aspaldi gure artean. Ordenagailu bat eta Internet konexio batekin bakarrik deiak egiteko aukera dugu teknologia horren bidez. Askotan dei horiek telefonoz eg...

Gehiago irakurri

Azkue fundazioa

News image

Azkue fundazioa sortu berri da, euskara Interneten sustatzeko helburuarekin. Fundazioaren euskarria Bizkaiko Foru Aldundia da. Honekin batera,Deustuko eta Euskal Herriko unibertsitateak, Euskaltzaindia, Bilboko Udala ere patronatuaren parte dira. Aurkezpen publiko ...

Gehiago irakurri
logobie © Bizkaiko Ikastolen Elkartea (BIE) gardena